Twitter! GETXOAKTIBATU! Twitterean:

No se ha encontrado ningún tweet
 

BIZIKLETAZ BIDAIATU. BIKEPACKING. TALLER BICI BILBAO

2018ko urriaren 22a, astelehena

Taller Bici Bilbaoko Osvaldo Naviak azaldu zigun zer esan nahi duen “Bikepacking”ari buruz hitz egiten duenean, hau da, bidaiatzeko orduan, fardel minimoekin bizikletak duen lekua ahalik eta gehien aprobetxatzea. Oso era praktiko batetan ikusi ahal izan genuen egun batzuen bidaia bat antolatzeko behar dugun arropa berezi eta leku gutxi betetzen duena, lo-zakua, ia jostailu zirudien su txikia eta tolesten den kanpadenda bat, ia esku-barruan sartzen zirela. “Sinestezina da zuzenean ikustea, zeren nik egin nuen azken bidaian etxea sorbaldan eramaten zuen marraskilo bat bezala bainengoen, eta ezin izan genuen bidaiaz guztiz gozatu” esan zigun partaide batek.

 


Itzuli